60

Egia da Napoleonen hurbileko batek euskal erreinu bat sortzea proposatu zuela?

Ezezaguna    3 erantzun    2006/11/10 03:54

Entzun dudanez, Napoleonen laguntzaile edo hurbileko norbaitek Napoleoni euskal erreinu bat sortzea proposatu zion.

Ideia, Ipar eta Hego Euskal Herria Napoleonen menpeko estatu edo erreinu bat sortzea zen.

Etiketak: euskal_herria napoleon

Atalak: Euskal Herria Historia


Galdera hau zabaldu edota bildu dezakezu.


Hona hemen galdera honek orain arte jaso dituen erantzunak:

1
Neure ustez Garat anaiak izan ziren proposamen hori burutu zutenak,Frantziako asanbladako diputatuak.Bilbon badago Txomin Garat izeneko kale bat (Txurdinaga aldean edo), anaia hauteko bat izan daitekeelakoan nago, baina ez nago ziur.

botuak: 1 - puntuak: 1 - Ezezaguna2006/11/21 15:57

2
Interesgarria benetan! Ea zerbait aurkitzen dudan Garat anai horiei buruz...

botuak: 0 - puntuak: 0 - galdetu2006/11/24 03:20

3
Aupa lagun, Josep Dominique Garat politikari lapurtarraren ideia izan zen. Naploeonen ministro eta senatari izatera ailegatzean, Euskal Herri osoa batzea proposatu zuen, Frantziar estatupean, jakina. Fenizia Berria deitu nahi zion, euskaldunen feniziar jatorria aldarrikatzen baitzen garai horietan.

Uztaritzen du hilobia Garat honek. Informazio gehiago hemen:

www.blogari.net/euskargazki/2007/08/18/dominique_joseph_garaten_hilobia#comments

botuak: 2 - puntuak: 10 - Ezezaguna2007/09/24 16:43

Galdera honi erantzuteko saioa hasi behar duzu.

Bilatu

borobila web ostatatze zerbitzuak
Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  Erabilera baldintzak  -  ( XHTML eta CSS zuzena )